Ion Izagirre

Ion Izagirre eta belaunaldi berria

Txirrindulari profesionala izatera heltzea ez da gutxi eta etxeko taldean lortzea beti da berezia. Esperientzia biribiltzeko garaipena soilik falta. Eta Euskaltel-Euskadi taldean zegoen bigarren urtean horixe lortu zuen Ion Izagirre (Ormaiztegi, 1989) txirrindulariak. Non eta Italiako Giroan. Ahaztuko ez duen egun horietako bat. Hirugarren astea, pelotoiaren baimenarekin egindako ihesaldia, kilometro mordoa hanketan. Eta erasoak hasi zirenean ez zitzaion indarra falta. Nola ospatu zenuen zuk garaipen hura? Baimena izan ala ez, Giroa beti da Giroa.

Horretaz gain Poloniako Itzuliarekin duen harremana, Gorka anaiarekin taldea elkarbanatzea zer den, taldeko aurreko belaunaldiak lortutako garaipenak nola bizi izan zituen edo #MareaNaranja bezalako mugimendua atzean izatea beretzat zer izan diren aztertu genituen. Eta, nola ez, aldapa behera duen abilidadeaz ere aritu ginen. Hori da jaistea, hori! A ze erakustaldiak eskaintzen zituen eta dituen oraindik! Ion ikustean guk Samuel Sanchez oroitzen dugu eta hori asko esatea da. Zalantzak izanez gero, jarraian duzun bideoa ikustea gomendatzen dizugu. Egia da ez duzula Ion Izagirre laranjaz ikusiko, baina horrek ez dio meritua kentzen. Adi hartzen duen abiadurari, nola mantentzen duen posizio aerodinamikoa eta nola kontrolatzen duen bizikleta.


Liburua heldu bitartean #MareaNaranja proiektuaren egunerokoa jarraitzeko, ez galdu pista gure sare sozialei (Twitter zein Instagram) eta aipatutako traolari. Eta bideo guztiak gure YouTubeko kanalean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude