Mikel Landa: Burgosen ezagutu genuen harribitxia

Mikel Landa: Burgosen ezagutu genuen harribitxia

Hasierak ez omen dira errazak: lehiaketari erritmoa hartu, taldekideetara ohitu, kalitate askoko jendearen aurka aritu… Are gehiago profesionaletara jauzia eman eta erorikoak edo arazo fisikoak izanda. Horri guztiari aurre egin zion Mikel Landa (Murgia, 1989) txirindulariak eta 2011ko Burgoseko Itzulian ezustekoa eman zuen Lagunas de Neilan etapa nagusia irabazita.

Eta ez zen edonolako amaiera gainera. Puritori lidergoa kentzeko Euskaltel-Euskadi gogor aritu zen lanean, baina Samuel Sanchezek ez zuen bere eguna izan eta ez zen posible izan. Guk unean ez genuen sinisten. Berriro ikusi nahi baduzu hemen jarraian dituzu etapako azken kilometroak. Mikel Landa eta Euskaltel-Euskadik lan mordoa egin ostean erasoa edo erritmo aldaketa aparta egin zuen (gutxi gora behera 9:30 minutuan). Irabazi zuela baldin badakigu ere, oraindik sufritzen jarraitzen dugu.


Horixe guztia, Euskaltel-Euskadin izan zuen ibilbide laburra, Espainiako Itzuliko azken etapan tropelak taldeari egindako omenaldia eta, nola ez, #MareaNaranja mugimenduko parte izatetik animatu izatera zer suposatzen duen. Horixe baita azken urteetan debutatu zuten txirrindularien historiako politena: lehenik #MareaNaranja mugimenduko kide izan ziren errepide bazterrak laranjaz margotuz eta, ostean, errepideko protagonista izanda eta errepide bazterrekoen animoak jasota. Etxeko taldeek duten magia.

Liburua heldu bitartean #MareaNaranja proiektuaren egunerokoa jarraitzeko, ez galdu pista gure sare sozialei (Twitter zein Instagram) eta aipatutako traolari. Eta bideo guztiak gure YouTubeko kanalean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude